EU - ES

MARIA ENRAUNCETAMURGUIL “AURREDENBORALDIAN EGIN DUGUN LANA IKUSI ZEN LARUNBATEAN”

Gaur goizean, Maria Erauncetamurguilek komunikabideekin hitz egin du. Joan den larunbateko partidari buruz hau esan du: “garrantzitsua da liga honetan irabaztea, garaipenak oso garrantzitsuak baitira, lehenak batez ere. Oso pozik gaude, aurredenboraldian egin dugun lana partidan islatu zen, baina oraindik gauza asko dago egiteko, hobetu egin behar dugu bai defentsan bai erasoan”.

Bere jokoari buruz hauxe esan du: “gauzak ateratzen ari zaizkit, eta oso pozik nago aurreko urtean defentsa lanetan egin nuen bezala eman ahal izateaz eta erasoan pixkanaka hobetzen joan ahal izateaz”.

Datorren larunbatean Gironak Gascara dator, eta hauxe kontatu digu Mariak: “Gironak oso talde indartsua du, oso gogorra. Liga hau asko indartu da, baina uste dut guk talde ona dugula, eta, lanean ari garela, aurre egin diezaiekegu, eta nahiago nuke lehen garaipena etxean lortu”.

 

más / gehiago