EU - ES

ALTER ENERSUN AL-QÁZERES EXTREMADURA – IDK EUSKOTREN (67-63)

Cáceresen hasten zen partida Tireraren saskiarekin. IDK Euskotrene 4 gora jartzen zen hasieran, baina Caceres markagailuari buelta ematen zion. Lokalek abantaila txiki bat zuten markagailuan hurrengo minutuetan. Delaere, bi jaurtiketa libreetako bat saskiratzen, berdintzen zuen markagailua 11ra. Coulibalyren beste saski batek 2 gora jartzen zuen IDK. Partida oso parekatua, 16-17 amaitzen zena.

Bigarren laurdena Al-Qázeresen saskiarekin hasten zen, bat goian jartzeko. Larak falta bat jasotzen zuen, eta jaurtiketa librera eramaten zuTen IDK Euskotren aurretik jartzeko. Lokalak hiruko batekin erantzuten zuten. Gladkovaren saski batek berriro berdintzen zuen markagailua 21era. Beste hiruko batek 3 puntuko abantaila ematen zien. Baina Gladkova jaurtiketa libre bikoitza zituen, eta bat goian ipintzen zuen IDK Euskotren. Caceresen bi hiruko segidarekin erantzuten zuten eta aldea 5 puntutan jartzen zuten. IDK Euskotrenek lau puntu jarraiarekin distantzia murrizten zuen, eta 31-29arekin atsedenaldia iristen zen.

Aldageletatik taldeak itzultzen ziren, eta Al-qázeresek saskiratzen zuen hiruko bat. Gladkovak beste hiruko batekin erantzuten zuen. Baina lokalak berriro saskiratzen zuten 6,75 metrotik. IDKren eraso onak Garcíaren eta Tireraren saskiekin, puntu batera hurbiltzen zituzten. IDK Euskotren berriro aurretik jartzen zen Sarr-en saskiratzeari esker. Laurdenaren amaieratik minutu batera, markagailuak 42 puntu berdinketa zuen. Lokaletako hiruko batek, Erauncetamurguilgo saski batek, 45-44 markagailua uzten zuen.

Azken laurdena hirugarrena bezala hasten zen, lokalaren hirukoarekin. Gladkovak IDK Euskotrerentzat saskiratzen zuen, baina lokalek berriro saskiratzenzuten 6,75etik. Delaere-k idatzitako lau puntuk bira hurbiltzen zituzten. Gladkovaren hiruko batek markagailuari buelta ematen zion. Al-Qázereseko bi saskiratzek hiru goian jartzen zituzten. Oraingoan IDKren bi saskiratzek markagailuari buelta ematen zion. 0-5eko partziala, 4 puntuko errenta ematen zien lokaleei. IDKren beste lau puntu Sarr-eri eta Delaere-ri esker, amaieratik minutu batera 61era berdintzen zuen markagailua. Azken segundoetan lokalak hiru gorago zeuden eta amaierara iristen ziren, 67-63.

más / gehiago