EU - ES

Denok batera! Zatoz IDK Euskotren taldea ikustera!

Abonatuen kanpainarekin jarraitzen dugu, eta plaza berriak ekarri ditugu denboraldi honetan Gascan partidak ikustera etortzera animatzen direnentzat. Pabiloiko fondoak prestatu dira zale gehiago hartzeko, eta prezioak hauek izango dira: 50 € helduak, 25 € erretiratuak, langabetuak eta 18 urtetik beherakoak, eta 10 €, 6 urtetik beherakoak. Eskaerak iulene@ibaetabasket.com helbidera edo web orriko inprimakiaren bidez egingo dira.

 

Era berean, partida solteez gozatzen hasi nahi izanez gero, eremu horretako sarrera solteak eskura izango dira 7€ helduentzat eta 4€ erretiratu, langabe eta 18 urtetik beherakoentzat. Partidako egun berean eskuratu ahalko dira sarrerak, partida baino ordu erdi lehenago.

 

DENOK BATERA!

más / gehiago