EU - ES

IDK EUSKOTREN 63 – SPAR GIRONA 81

Gascan hasten zen partida, eta Tirera IDK Euskotrenerako lehen puntuak lortzen zituen. SPAR Gironak hiruko bat eta beste bi gehi bat saskiratzen zituen aurretik jartzeko. Sarr eta Garciak lokaletarako saskiratzen zuten, baina kataluniarrek 7 puntuko distantzia hartzen zuten. SPAR Gironak bere minuturik onenak jokatzen zituen erasoan, eta 12 puntuko errenta lortzen zuen. Eraunzetamurguil, Delaere eta Coulibaly saskiratzen zuten errenta 6ra jaisteko. IDK Eskotrenek arreta handia jartzen zuen defentsan eta markatzailea laurdenaren bukaeran uzten zuen 16-22an.

Bigarren laurdenean SPAR Gironaren hiruko batekin hasten zen. Sarr-ek saskiratzen zuen, baina Girona oso ondo zegoen kanpotik eta abantaila handitzen jarraitu nahi zuen. IDK Euskotren ez zegoen ondo erasoan eta SPAR Gironak aprobetxatzen zuen 11 gora jartzeko. Erauncetamurguil eta Delaere markagailuan taldea hurbiltzen saiatzeko saskiratzen zuten. Baina bisitariek 5 puntu jarraiekin erantzuten zuten. Markagailuko aldea hurrengo minutuetan mantentzen zen eta 31-41 atsedenaldira iristen zen.

Aldageletatik bueltatzen ziren taldeak, eta lehenengoa saskiratzen Sarr zen. Azurenak erreakzionatzen saiatzen ziren, Tireraren lau punturekin jarraian 6 puntura jartzeko, baina SPAR Gironak hiru hirukorekin abantaila handiagoa lortzen zuen. Tireraren bost puntu segidan aldea 13ra uzten zuen. Baina SPAR Gironak hirukoak saskirazten eta erasoan menderatzen jarraitzen zuen. Hiruko marratik Galdkova markagailuko distantzia handia murrizten saiatzen zen. Lararen saskiratze batekin eta Gironaren hirukoarekin laurdenaren amaierara iristen zen, 50-66.

Azken laurdenean SPAR Gironako jaurtiketa libreekin hasten zen. Hurrengo minutuetan, 21 puntura handitZEN zuten abantaila bisitariek. Coulibalyk IDK Euskotrenentzat saskirazten zuen, baina Gironak bere partidarekin jarraitzen zuen. Orduan, Sarr eta Garciak saskiratzen zuten. Delaere eta Mariak beste hiru puntu gehiago lortzen zituzten 16 puntura uzteko aldea. Baina SPAR Gironak bere partida egiten zuen 23 gora jartzeko. Azken minutuetan Delaere eta Sarr saskiratzen zuten, eta 63-81 partida amaitzen zen.

más / gehiago