EU - ES

IDK GIPUZKOAK BERE IRUDI KORPORATIBOA ETA PROIEKTUAK BERRITU DITU

Keler Gunean antolatutako ekitaldian, talde donostiarrak bere etorkizuneko proiektua azaltzeko baliatu du

Gipuzkoako emakumezkoen saskibaloian erreferente den taldeak gaur topaketa bat antolatu du kazetari, babesle, jokalari eta bazkideekin, bere webgune berria aurkezteko asmoz. Aldaketa honekin batera, taldeak korporazio irudia ere aldatzea erabaki du, eta horrela IDK GIPUZKOA –CLUB DEPORTIVO IBAETA – bere sorkuntzetara itzultzen da, Unibertsitate garaietara hain zuzen ere. Horrela, 2005ean sortu zeneko izena berreskuratuko du bere izen berrian, eta Euskal Herriko Unibertsitatea dagoen Ibaeta auzoak garrantzia hartuko du, IBAETA BASKET izena hartuz. Horregatik, bere webgunearen helbide berria www.ibaetabasket.com izango da, eta sare sozialena, aldiz, @ibaetabasket.

Izen hau kontuan hartuta sortu zuen Klubak “Ibaeta Kirol Balioak” proiektua. Denboraldi honetan zehar, klubeko ordezkariak (jokalari, entrenatzaile eta presidenta) ikastetxe ezberdinetatik igaro dira kirolean ikasi eta barneratzen diren balioak azaldu eta elkarbanatzeko. Bertan egin den lana ikusi ahal izan da, horretarako egin den ikusentzunezko proiekzio baten bidez.

Gainera, Klubak bere proiektu berria ere aurkeztu du, Ibaeta Eskola. Honekin, gipuzkoar nesken artean zegoen behar bati erantzun nahi dio. IDK Gipuzkoak eskola ezberdinekin harremanetan jarriko da, entrenatzaileen hazkundean edota entrenamendu metodoetan lagundu nahi die, neskek kirolarekin gozatu eta baloreekin hazten jarrai dezaten. Lehen esperientzia hau denboraldian zehar jarriko da abian, eta bertan, klubak ezarri nahi duen lan metodologia berria martxan ipiniko du.

más / gehiago