EU - ES

Sara Iparragirre eta Maria Erauncetamurgil Espainiako U20 Selekzioaren aurredeialdian

Entrenatzaileek, non Azu Muguruza izango den, gaur ezagutarazi dute Europeoa prestatzeko lehen zerrenda

Espainiako U20ko selekzioa, udan Hungarian jokatuko duen Europeoari begira,  asteartean hasiko da lanean, ekainaren 12an. Prestakuntzan, IDK Gipuzkoa ongi ordezkatua izango da, izan ere, jada ezaguna zen Azu Muguruzarekin (entrenatzaile laguntzailea) batera izango dira Sara Iparragirre eta Maria Erauncetamurgil jokalariak.

Espainiako Emakumezkoen U20 selekzioak jada ezagutzen du bere lehen deialdia, eta zein jokalari izango diren ekainaren 12an Miguel Menden hautatzailarean agindupean. Miguel Mendez izango da hautatzailea, eta bere laguntzaileak, gure entrenatzailea den Azu Muguruza eta Isaac Fernandez. Horrela, gaur 15 jokalariz osatutako zerrenda argitaratu dute, eta bertatik irtengo dira azkenean Sopronen jokatuko den Europako Txapelketara joango diren 12 jokalariak.

Egonaldia Leonen hasiko da ekainaren 12an, eta lehen lagunarteko partida jokatuko dute bertan ekainaren 20ean Espainaiko U23 selekzioaren aurka. Ondoren, egonaldia Galiziara joango da, izan ere Ferrolen jokatuko dute lagunarteko txapelketa bat ekainaren 22, 23 eta 24ean Holanda, Hungaria eta Serbiaren aurka.

Jada ekainaren amaieran, eta uztailaren hasieran, Belgikan izango dira, izan ere Frantzia, Belgika eta Turkiaren aurkako txapelketa bat jokatuko dute. Bertatik, Hungariara joango da selekzioa, jada uztailaren 7, 8 eta 9an hurrenez hurren Portugal, Belgika eta Holandaren aurka jokatuko baitute Europako Txapelketako multzokako fasean.

Lehen deialdia hurrengoa da:

Antolatzaileak: Lucia Alonso (Arizona) Laura Peña (Sant Adrià), Itziar Ariztimuño (Gernika), Aina Ayuso (Oregon)

Hegalekoak: Maria Barneda (Ibaizabal), Sara Iparraguirre (IDK Gipuzkoa), Iris Junio (Gran Canaria), Maria Erauncetamurguil (IDK Gipuzkoa), Silvia Serrat (USF), Naira Caceres (Butler)

Pibotak: Irati Etxarri (Araski), Paula Ginzo (Estudiantes), Umo Diallo (Araski), Laia Sole (Duquesne), Lola Pendade (Ribet Acad)

más / gehiago