EU - ES

SPAR GIRONA – IDK EUSKOTREN (65-58)

IDK Euskotrenek partida berdintzea lortzen du 4. laurdenan, baina azken minutuan Spar Gironak garaipena lortzen du.

Gironan hasten zen partida eta Delaere saskiratzen zuen. Partidaren lehen minutuetan markagailua oso berdindua zegoen. Ia geldialdirik gabe jokatzen zen partida eta IDK Euskotrenentzat Delaere, Cousseins eta García saskiratzen zuten. Coulibalyk bisitarientzat saskirazten zuen, eta laurdena 14-15 amaitzen zen.

Bigarren laurdena etxekoen saskiarekin hasten zen. Gironaren partziala 8-0a zen, eta IDK Euskotrenen erasoa desegokia zela aprobetxatzen zuten. Cousseinsek etxekoen partziala hausten zuen, eta IDK Euskotrenen laurdenaren lehen puntuak lortzen zituen. Spar Gironak 14 puntuko abantaila zuen markagailuan. Bisitariak ez zeuden ondo erasoan, eta atsedenaldia iristen zen, 38-21.

Aldageletatik itzultzen ziren taldeek eta Cousseinsek 6,75etik idazten zuen. Spar Gironak beste batekin erantzuten zuen. IDK Euskotren entxufatua zegoen erasoan, Sarr, Delaere eta Tirerako saskiei esker. IDKren 0-6ko partzial batek markagailuko aldea 9ra murrizten zuen. Cousseins-en hiruko batek 6ra murrizten zuen distantzia. Spar Gironak erreakzionatzen zuen eta markagailua 49-41 islatzen zuen hirugarren laurdenaren amaieran.

Azken laurdena hasten zen eta lehenengo IDK Euskotren saskiratzen zuen. Spar Girona markagailuan alde egiten saiatzen zen, baina IDK Euskotren berriro 6 puntura jartzen zen. Tirerak IDK Euskotren bukaeraren 3 minutura 4ra jartzeko saskiratzen zuen. Jaurtiketa libretik Cousseinsek 56-54 markagailua jartzen zuen. Coulibalyk beste bi jaurtiketa libreekin berdintzez zuen partida 56ra. Spar Gironaren Partida 65-58 amaitzen zen. .

más / gehiago