EU - ES

Tag: Europeo

Azu, Sara eta Maria dominen lehian

Azu, Sara eta Maria dominen lehian

Emakumezkoen U20ko Europako Txapelketako finalerdian ariko dira gaur Holandaren aurka (20:15)

Albiste onak datozkigu Sopronetik. Izan ere, bertan jokatzen ari da Emakumezkoen 20 urtez azpiko Europako Txapelketa, eta bertan, gure hiru ordezkari ditugu Espainaiko selekzioan. Azu Muguruza da entrenatzaile laguntzailea, eta Maria Erauncetamurgil eta Sara Iparragirre gure jokalariak ere badaude bertan. Orain arte, selekzioak jokatutako partida guztiak irabazi ditu.

Lehen fasean, Espainiak Portugal mendean hartu zuen lehen partidan (43-57), eta Belgica (77-32) eta Holanda (79-59) hurrengo bietan. Final zortzirenetan, kroazia izan zuten aurkari (93-41) eta final laurdenetan, aldiz, Frantzia (50-51). Orain, finalerdietan aurkaria Holanda izango da, eta beste finalerdian ariko dira Serbia eta Italia.

Orainarte jokatutako bost partidatan, gure jokalariek paper ona izan dute, nahiz eta biek lau partida jokatu dituzten. Mariak ez zuen Holandaren aurkako faseko azken partida jokatu, eta Sarak, aldiz, final laurdenetako partida aulkian eman zuen.

Gaur, Holandaren aurka jokatuko dute finalerdietan. Gaur ekingo diote dominen lehiari. Gaurko aurkaria ezaguna da espainiarrentzat, izan ere faseko multzoaz gain, Leonen egindako prestakuntzan ere elkar aritu ziren. Bi partidetan garaipea lortu arren, partida berria izango da 20:15etan hasiko den partida. Ohi bezala, FIBAren youtubeko kontuan jarraitzeko aukera izango da, Serbia eta Italiak 18:00etan jokatuko duten finalerdia bezala. Bihar amaituko da txapelketa, eta guarko ordutegi berak izango ditu, 18:00etan hirugarren eta laugarren partida, eta 20:15etan finala.

Sara eta Maria U20ko selekzioaren azken deialdian

Sara eta Maria U20ko selekzioaren azken deialdian

Jokalariak hautatzailearen laguntzaile izango den Azu Muguruzarekin izango dira

Albiste onak heltzen zaizkigu espainiako U20ko selekzioaren egonalditik. Bertan dira IDK Gipuzkoako bi jokalari dira hamabost jokalariz osatutako egonaldian, eta lehen partiden ondoren, biek dialdian jarraituko dute, eta gaur Belgikara bidaiatuko dute, Sopronen (Hungria) jokatuko den europako txapelketa prestatzen jarraitzeko.

 

Uztailaren 7an hasiko den Europako Txapelketa prestatzen darrai Espainiako 20 urtez azpiko selekzioak. Bertan, Azu Muguruza entrenatzailea dago Miguel Mendez hautatzailearen laguntzaile gisa, eta bertan jarraituko dute Maria Erauncetamurgil eta Sara Iparragirre jokalariek ere. Egonaldiaren lehen fasea gainditzea lortu dute biek, eta azken deialdian izango dira. Izan ere, hamabost jokalariz osatutako deialdia egin zuten lehenik, eta bertatik, hiru jokalarik etxean gelditu behar dute, europako txapelketara hamabi jokalariz osatutako deialdia eramateko, eta gureak bertan izango dira.

Selekzioak gaur bidaiatuko du Belgikara, izan ere, bertan lagunarteko bigarren txapelketa bat jokatuko dute. Zehazki, bihar jokatuko dute lehen partida Liegen. Lehen aurkaria Frantzia izango da, eta hurrengo egunetan, hurrenez-hurren Belgika eta Turkiaren aurka jokatuko dute. Jada, bertatik sei egun izango dituzte uztailaren 7an hasiko duten Europako Txapelketako estreinako partida prestatzeko. Zehazki, Portugal izango da lehen arerioa.

IDK Gipuzkoako bi jokalariak “pozik” dira Europako Txapelketan parte hartuko dutelako. Halere, Mariak onartu du prestaketako unerik gogorrenetako batean direla, eta “orain nekatuta bagaude ere, jokalariek dugun sentsazioa oso baikorra da”. Egonaldiko lehen fasea gaindituta, donostiarrak argi dauka, eta taldeak “partida guztietan lehiatzeko asmoz izango gara”, aitortu du. Oriotarra ere baikor da, eta pozik da azken deialdian sartzearekin , eta bera ere baikor da taldearekin.

Selekzioak bere lehen lagunarteko partidak jokatu ditu Ferrolen, non jokatutako hiru partidak irabazi dituzte, Holanda, Hungria eta Serbiaren aurka. Lehen partidan, Holanda 77-57 menderatzea lortu zuen Espainiak, eta bertan Maria Erauncetamurgilek 9 puntu saskiratu zituen jokatutako hamazazpi minutuetan. Bigarrengo partidan, Hungria 87-71 irabazi zuen espainiak, eta bertan, Sara Iparragirre izan zen saskiratzailerik nagusiena 16 punturekin. Azken partidan, non lehen aldiz gure bi jokalariak deialdian batera izan ziren, espainiak 73-47ko emaitzarekin menderatu zuen Serbia, eta Mariak sei puntu saskiratu zituen, eta Sarak, aldiz hiru.

Zalantzarik gabe, gure bi jokalariak azken deialdian izatea albiste pozgarria da klubarentzat, izan ere Ibaeta Basketeko IDK Gipuzkoa taldeko hiru ordezkari izango ditu espainiako selekzioak Europako Txapelketan. Espainiak uztailaren 7an ekingo dio Txapelketari Portugalen aurka, eta 8an eta 9an, hurrenez hurren Belgika eta Holandaren aurka jokatuko dute. Kanporaketak, uztailaren 11ean hasiko dira, final zortzirenak jokatzearekin batera, eta final laurdenak hurrengo egunean izango dira. Finalerdia eta finala, aldiz, uztailaren 14 eta 15ean izango dira.