EU - ES

Ibaeta Kirol Balioak

Ibaeta Kirol Elkartearen ikuspegi soziala bere eraketan bertan igarri daiteke; unibertsitate-talde izateak, Elkartearen eguneroko balio eta printzipioak zeintzuk diren iradokitzen digu: hezkuntza, ezagutza, lankidetza, solidaritatea…Horrek guztiak gure ingurunearekin lan egiteko modua gidatzen du, bai giza arloan eta baita kirolean ere.

Ibaeta Campusa gure ikurretako bat da; gizarteari zor dioguna itzultzeko modua; kirolaren bitartez urte hauetan jaso dugun heziketa gizarteratzeko modua; pertsona eta erakundeei, enpresei eta Herrialdean aurki dezakegun edozein motatako  taldeei.

Proiektua ezagutu, bertan parte hartu edota erlazionatutako ekimenen bat abian jarri nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan hurrengo estekan: