Astearte goizean Yvonne Ejim kanadarra eta Paige Robinson estatubatuarra aurkeztu dira Ékolo produktu ekologikoen eskutik.
Ékolo-k babestutako aurkezpenean, denboraldi honetan IDK Euskotreneko kamisetarekin jokatzeko duten “ilusioa” azpimarratu dute jokalari berriek. Biek nabarmendu dute “lantalde talentudun” batekin egin dutela topo klubean egin dituzten lehen egunetan, jokalarietatik hasi eta talde teknikora arte. Europako saskibaloiaren maila ezagutzen ez zuela aitortu du Robinsonek, baina Espainian jokatzearen alde egin zuela bere maila altuaz jakin zuenean.
AEBetako eskolta Ugandako selekzioarekin jokatzen du eta bi urteko esperientzia du Alemanian; Ejimek, berriz, Gonzagako Unibertsitatearekin bost denboraldi egin eta gero bere debut profesionala izango du Donostian. Kanadako hegalekoa hunkituta dago bere ibilbidea hasteagatik: “Ikastera eta esperientzia irabaztera etorri naiz, saskibaloi giro onean”. Unibertsitateko azken urtean 20.7 puntu sartu eta 9,3 errebote jaso ditu batez beste, eta 2025-2026 ikasturtean zifra horiek errepikatzea espero du: “Nire esku dagoena egingo dut ahalik eta jokalari onena izateko”.