EU - ES

Author: Prensa

IDK Gipuzkoak garaipena lortu du lehen lagunarteko partidan (71-56)

IDK Gipuzkoak garaipena lortu du lehen lagunarteko partidan (71-56)

Maila altuko partida jokatu da Bergaran, eta azkenean, emaitzak dioena baina partida estuagoa ikusi da

IDK Gipuzkoak aurredenboraldiko lehen lagunarteko partida jokatu du gaurkoan. Bergarako Labegaraieta Kiroldegian jokatu du Promete CDren aurka. Bigarren Mailako partida izan arren, maila altuko jokalariak ditu, eta ez da partida erraza izan, gainera, kontuan izan behar da oraindik hainbat jokalari falta direla.

Partida erritmo altuarekin hasi da, nahiz eta lehen lagunarteko partida izan. Bi taldeak gogotsu heldu dira, eta lehen laurdena 17-14ko emaitzarekin amaitu da. Ellen Nystrom erasoan taldeko erreferentea izan da, eta zalantzarik gabe, bera izan da taldeko jokalaririk onenetarikoa.

Bigarren laurdenean, errioxarrak nagusi izan dira, eta gure defentsa gainditzen jakin izan dute. 12-21eko partzialarekin, atsedenaldira 29-35eko emaitzarekin heldu dira Azu Muguruzaren jokalariak.

Bigarren zatiaren hasieran, eta nahiz eta lehen minutuetan Onintza Adurizek, orkatilla bihurritu duen arren, taldeak ongi erreakzionatu du, markagailua irauliz. Barneko jokoa erabakiorra izan da, eta Maria Eraunzetamurgil eta Pierre Louis Vionise izan dira bi erreferenteak.

Azken laurdenean, eta jada indarrak ia agortuta zituztela bi taldeek, gure bi jokalari gaztek zelaia zabalean jokatzeko aukera izan dute. Horrela, Sara Iparragirre eta Bera Berako Ane Esnal izan dira bi jokalari aipagarri. Azkenean, emaitza handiegia izan da zelaian ikusitakoarentzat.

Partida amaieran, Bergara Kirol Elkarteko Saskibaloi ataleko arduradun den Marian Melladok oriogarri bana eman digu bi taldeei partidaren eskertza moduan. Gure aldetik ere, eskerrak eman nahi dizkiogu klubari, antolakuntzan egindako lanarengatik, eta baita Promete CDri partidarengatik.

 

Partidako partzialak:
17-14; 12-21 (29-35), 19-11 (48-46) eta 23-10 (71-56).

Epaileak:
Jaume Pujol eta Miguel Angel Fernandez

IDK Gipuzkoako Saskiratzaileak
Sara Iparragirre (10), Maria Erauncetamurgil (8), Ane Esnal (4), Lara Gonzalez (2), Iulene Olabarria (6), Onintza Aduriz (2), Ellen Nystrom (17), Pierre Vionise (14) eta Iva Brkic (8).

“Pozik nago IDK Gipuzkoara etortzeagatik”

“Pozik nago IDK Gipuzkoara etortzeagatik”

Gaur goizean egin dugu Pierre-Louis Vionisen aurkezpen ekitaldia La Perlako terrazan

Ia Donostiara heldu berritan, gaur goizean aurkeztu dugu Pierre-Louis Vionise Centro Talaso Sport La Perlako terrazan. Jokalaria, barneko jokoan erreferente izatea espero da. Gustura da taldean, nahiz eta oraingoz hiriari buruz ezin izan duen gauza askorik ikusi.

Gustura dago Espainiara iritsi izanagatik. “Niretzat ohore bat da Espainiara etortzea, izan ere DIA Liga lehiaketa garrantzitsua da, eta ohore bat da bertan parte hartzea”, aipatu du jokalari amerikarrak. Aste bat baino gutxiago daraman arren, “gustatu zait taldean dagoen giroa, eta lehen sentsazioak baikorrak dira”, onartu du.

Jokalari gisa definitzerakoan, zailtasunak izan ditu, baina azkenean, taldeko jokalari gisa definitu da. Bere ustez, defentsan eta errebotean aporta dezakeela uste du. Bestalde, orainarte ikusi duenaren arabera, jokalari ezberdina dela aitortu.

Bere lehen asteari dagokionez, europar saskibaloira ohitzen ari dela onartu du. “Hemengo saskibaloira ohitzen nabil, ameriketako saskibaloiaren oso ezberdina da, eta lehen aste hau adaptazio astea da”.

Aurkezpenaren ondoren, La Perlako Oscar Parronekin batera, bertako instalakuntzak ikusteko aukera izan du, eta lehen eskutik ikusi ahal izan du itsasoko urez betetako lau igerilekuak, eta baita gainontzeko instalazioak ere.

Bihar lehen lagunarteko partida Bergaran
ATaldeak lanean ia aste bakar bat daraman arren, bihar, lagunarteko partida bat jokatuko du. I Bergara Hiria Emakumezkoen Txapelketa jokatuko dugu bihar Labegaraieta Kiroldegian. Promete CD izango da gure aurkaria 19:00etan hasiko den norgehiagokan.

 

Mediku azterketak

Mediku azterketak

IDK Gipuzkoako lehen jokalariak hasi dira aurredenboraldiko mediku azkterketekin. Maria Eraunzetamurgil, Sara Iparragirre eta Lara Gonzalez izan dira lehen jokalariak. Hirurek, Donostiako Eguneko Quironsalud Hospitalean egin dituzte haien probak. Haiekin batera aritu ziren Bera Berako Garazi Alza eta Oihana Arzallus.

Datorren astean, jokalari gehiagok pasako dituzte proba hauek, apurka-apurka, denboraldi berrirako prest egoteko.

IDK Gipuzkoak Torrejon de Ardozen hasiko du denboraldia

IDK Gipuzkoak Torrejon de Ardozen hasiko du denboraldia

Jorge Garbajosa Kiroldegian jokatuko da DIA Ligako Open DAYko bigarren ekitaldia.

Torrejon Ardozeko Jorge Garbajosa Kiroldegian jokatuko da aurtengo Liga DIAko Open Daya. Bigarren urtez jarraian, FEBek lehen jardunaldiko partida guztiak leku berean jokatzea nahi du, eta berau izango da jokalekua. Horrela, IDK Gipuzkoak Embutidos Pajariel Bembibre PDM-ren aurkako partida, urriaren 14ean jokatuko du.

Ya queda menos de dos meses para el inicio de la Liga DIA, y ya se conoce el escenario elegido para su estreno. Así, el IDK Gipuzkoa sabe donde disputará su encuentro inaugural de la Liga DIA. El Open Day de la temporada 2018/19 se disputará en la localidad madrileña de Torrejón de Ardoz. Concretamente su Pabellón Jorge Garbajosa será el escenario donde disputarán sus encuentros 14 equipos de la  Liga Dia. Concretamente serán siete encuentros.

Visto el éxito que tuvo la organización de la temporada pasada, esta temporada la Open Day también tendrá un mismo esquema. El viernes se presentarán a todas las plantillas en un acto que se celebrará en el Auditorio Paco de Lucía de Alcobendas.

Un día más tarde, el balón comenzará a rodarse, y es cuando el Pabellón Jorge Garbajosa comenzará a recibir a las plantillas de la temporada 2018/19. Concretamente, la plantilla de Azu Muguruza disputará su encuentro el domingo a la mañana, siendo el primero de la jornada del domingo.

Ordutegi hauekin jokatuko dira aurtengo Open DAYko partidak:

 
Larunbata, urriaren 13a:
– Cadí la Seu vs Durán Maquinaria Ensino (11:00 h)
– Nissan Al-Qázeres Extremadura vs Baxi Ferrol (13:15 h)
– Valencia BC vs Perfumerías Avenida (18:00 h)
– Quesos El Pastor vs RPK Araski (20:15h)

Igandea, urriaren 14a:
– Embutidos Pajariel Bembibre PDM vs IDK Gipuzkoa (11:00 h)
– Snatt´s Sant Adrià vs Lointek Gernika (13:15 h)
– Mann-Filter Casablanca vs Spar CItyLift Girona (16:30 h)

IDK Gipuzkoak ezagutzen du DIA Ligako bere egutegia

IDK Gipuzkoak ezagutzen du DIA Ligako bere egutegia

Gaur goizean egin da datorren denboraldiko partiden zozketa

DIA liga urriaren 13an hasiko da, eta berau iaz bezala, Open DAY deritzon ekitaldiarekin izango da. Jardunaldiko partida guztiak leku berean izango dira, eta bertan, IDK Gipuzkoak Embutidos Pajariel Bembibreren aurka ariko da. Aurten bisitari moduan ariko da, izan ere iaz etxean jokatuko balu bezela aritu zen taldea, eta horrela Gaskan partida bat gutxiago jokatu zuten. Aurten, ordea, aldatzea erabaki dute Espainiako Saskibaloi Federaziotik.

Ordutik, urte amaiera arte ariko dira lehen itzuliko hamahiru partidak jokatzen, izan ere hamahirugarren jardunaldia, lehen itzuliko azkena, abenduaren 30ean jokatuko da. Orduan jakingo da, zein zortzi talde ariko diren Erreginaren Kopan, izan ere, aurtengo berrikuntzetako bat, zortzi talde ariko direla Kopan da. Guztira lehen zazpi sailkatuak eta etxeko taldea ariko dira otsailaren 28tik martxoaren 3ra jokatuko diren kanporaketetan.

Urte hasieratik, apirilaren 7ra, aldiz, bigarren itzulia jokatuko da, beste hamahiru partidekin. Asteburu horretan, IDK Gipuzkoak Spar Citylift Gironaren aurka jokatuko du, denboraldiko azkena Josean Gaskan.

Egutegia osorik ikusteko, klikatu estekean: DIA Ligako egutegia

Azu, Sara eta Maria dominen lehian

Azu, Sara eta Maria dominen lehian

Emakumezkoen U20ko Europako Txapelketako finalerdian ariko dira gaur Holandaren aurka (20:15)

Albiste onak datozkigu Sopronetik. Izan ere, bertan jokatzen ari da Emakumezkoen 20 urtez azpiko Europako Txapelketa, eta bertan, gure hiru ordezkari ditugu Espainaiko selekzioan. Azu Muguruza da entrenatzaile laguntzailea, eta Maria Erauncetamurgil eta Sara Iparragirre gure jokalariak ere badaude bertan. Orain arte, selekzioak jokatutako partida guztiak irabazi ditu.

Lehen fasean, Espainiak Portugal mendean hartu zuen lehen partidan (43-57), eta Belgica (77-32) eta Holanda (79-59) hurrengo bietan. Final zortzirenetan, kroazia izan zuten aurkari (93-41) eta final laurdenetan, aldiz, Frantzia (50-51). Orain, finalerdietan aurkaria Holanda izango da, eta beste finalerdian ariko dira Serbia eta Italia.

Orainarte jokatutako bost partidatan, gure jokalariek paper ona izan dute, nahiz eta biek lau partida jokatu dituzten. Mariak ez zuen Holandaren aurkako faseko azken partida jokatu, eta Sarak, aldiz, final laurdenetako partida aulkian eman zuen.

Gaur, Holandaren aurka jokatuko dute finalerdietan. Gaur ekingo diote dominen lehiari. Gaurko aurkaria ezaguna da espainiarrentzat, izan ere faseko multzoaz gain, Leonen egindako prestakuntzan ere elkar aritu ziren. Bi partidetan garaipea lortu arren, partida berria izango da 20:15etan hasiko den partida. Ohi bezala, FIBAren youtubeko kontuan jarraitzeko aukera izango da, Serbia eta Italiak 18:00etan jokatuko duten finalerdia bezala. Bihar amaituko da txapelketa, eta guarko ordutegi berak izango ditu, 18:00etan hirugarren eta laugarren partida, eta 20:15etan finala.

GEHITU GURE ESLOGANERA: TALDE HONEK EZ DU INOIZ AMORE EMATEN!

GEHITU GURE ESLOGANERA: TALDE HONEK EZ DU INOIZ AMORE EMATEN!

Ibaeta Basket-ek 2018/19 denboraldirako bazkide kanpaina abian jarri du, eta bertan, emakumezkoen saskibaloirik onenaz 25€ren truquean gozatzeko aukera izango da, abuztuaren 31 baino lehenago bazkide eginez gero.

Datorren denboraldiko taldea osatu ondoren, Ibaeta Basketek sasoi berria prestatzen darrai. Horretarako, DIA Ligako 2018/19 denboraldiko bazkide kanpaina abian jarri du, poltsiko guztietara egindako prezioekin. Gure lema, “Talde honek ez du inoiz amore ematen! Da, eta 25€tik hasitako salneurriak izango dira abuztuaren 31a baino lehen bazkide eginez gero. Bederatzi jokalarik jarraituko dutela jakin ondoren, Gaskako harmailetan ere IDK Gipuzkoa jarraitzen zale gehiago egotea espero da.

Bazkide egiteko, gure webgunean dagoen (www.ibaetabasket.com), Harpidetu lehiatilako datuak betez egin dezakezu. Salneurri guztiak bertan daude, baina gogoratu, abuztuaren 31 baino lehen bazkidetzen direnentzat direla salneurri hauek. Zehazki, hauek dira precio horiek:

  • 2005-2011 urte bitarteetan jaiotako umeak 25€
  • 1999 eta 2006 urte bitarteetan jaiotako gazteak: 35€
  • Ikasleak eta jubilatuak: 35€
  • Helduak: 65€
Sara eta Maria U20ko selekzioaren azken deialdian

Sara eta Maria U20ko selekzioaren azken deialdian

Jokalariak hautatzailearen laguntzaile izango den Azu Muguruzarekin izango dira

Albiste onak heltzen zaizkigu espainiako U20ko selekzioaren egonalditik. Bertan dira IDK Gipuzkoako bi jokalari dira hamabost jokalariz osatutako egonaldian, eta lehen partiden ondoren, biek dialdian jarraituko dute, eta gaur Belgikara bidaiatuko dute, Sopronen (Hungria) jokatuko den europako txapelketa prestatzen jarraitzeko.

 

Uztailaren 7an hasiko den Europako Txapelketa prestatzen darrai Espainiako 20 urtez azpiko selekzioak. Bertan, Azu Muguruza entrenatzailea dago Miguel Mendez hautatzailearen laguntzaile gisa, eta bertan jarraituko dute Maria Erauncetamurgil eta Sara Iparragirre jokalariek ere. Egonaldiaren lehen fasea gainditzea lortu dute biek, eta azken deialdian izango dira. Izan ere, hamabost jokalariz osatutako deialdia egin zuten lehenik, eta bertatik, hiru jokalarik etxean gelditu behar dute, europako txapelketara hamabi jokalariz osatutako deialdia eramateko, eta gureak bertan izango dira.

Selekzioak gaur bidaiatuko du Belgikara, izan ere, bertan lagunarteko bigarren txapelketa bat jokatuko dute. Zehazki, bihar jokatuko dute lehen partida Liegen. Lehen aurkaria Frantzia izango da, eta hurrengo egunetan, hurrenez-hurren Belgika eta Turkiaren aurka jokatuko dute. Jada, bertatik sei egun izango dituzte uztailaren 7an hasiko duten Europako Txapelketako estreinako partida prestatzeko. Zehazki, Portugal izango da lehen arerioa.

IDK Gipuzkoako bi jokalariak “pozik” dira Europako Txapelketan parte hartuko dutelako. Halere, Mariak onartu du prestaketako unerik gogorrenetako batean direla, eta “orain nekatuta bagaude ere, jokalariek dugun sentsazioa oso baikorra da”. Egonaldiko lehen fasea gaindituta, donostiarrak argi dauka, eta taldeak “partida guztietan lehiatzeko asmoz izango gara”, aitortu du. Oriotarra ere baikor da, eta pozik da azken deialdian sartzearekin , eta bera ere baikor da taldearekin.

Selekzioak bere lehen lagunarteko partidak jokatu ditu Ferrolen, non jokatutako hiru partidak irabazi dituzte, Holanda, Hungria eta Serbiaren aurka. Lehen partidan, Holanda 77-57 menderatzea lortu zuen Espainiak, eta bertan Maria Erauncetamurgilek 9 puntu saskiratu zituen jokatutako hamazazpi minutuetan. Bigarrengo partidan, Hungria 87-71 irabazi zuen espainiak, eta bertan, Sara Iparragirre izan zen saskiratzailerik nagusiena 16 punturekin. Azken partidan, non lehen aldiz gure bi jokalariak deialdian batera izan ziren, espainiak 73-47ko emaitzarekin menderatu zuen Serbia, eta Mariak sei puntu saskiratu zituen, eta Sarak, aldiz hiru.

Zalantzarik gabe, gure bi jokalariak azken deialdian izatea albiste pozgarria da klubarentzat, izan ere Ibaeta Basketeko IDK Gipuzkoa taldeko hiru ordezkari izango ditu espainiako selekzioak Europako Txapelketan. Espainiak uztailaren 7an ekingo dio Txapelketari Portugalen aurka, eta 8an eta 9an, hurrenez hurren Belgika eta Holandaren aurka jokatuko dute. Kanporaketak, uztailaren 11ean hasiko dira, final zortzirenak jokatzearekin batera, eta final laurdenak hurrengo egunean izango dira. Finalerdia eta finala, aldiz, uztailaren 14 eta 15ean izango dira.