PORROTA LEHIATUA
Denboraldiko lehen porrota Valentzia B.C.ren aurka. atsedenaldira arte parekatutako partiduan, IDK Euskotrenek defentsa bikaina egin zuen. Bigarren zatian, nabarmen gainditu zuen liga irabazteko hautagai zen talde batek.
Hasierako bostekoa Ejim, Eraunzetamurgil, Lara, Robinson eta Fayek osatu zuten.
Lehen erasoa donostiarra izan zen, baina ezin izan zuen Fayé markagailua estreinatu. Markagailua estreinatu zuena, Carrera izan zen etxekoentzat. Eraunzetamurgilen tapoi handi batek bigarren saskiratze valentziarra eragotzi zuen. Bisitarien erasoko beste akats bat, bisitarien beste bi saskiratze ekarri zituen hasierako 6-0ekoa jartzeko. Ejim, gipuzkoar laukitxoa estreinatu zuen. Saskiratzeak trukatu ziren, Carrera etxekoentzat eta Ejim IDK Euskotrenentzat. Fayeren beste tapoi handi batek ikaratu egiten zituen valentziarrak. Uztaira begira punteria falta zen bisitarientzako pena. Laurdeneko azken bost minutuetan sartu zen gipuzkoarren saskiratzearekin. Donostiarren defentsa onak ez zien saskiratzen uzten etxekoei. Robinsonek, berdinketa. Hiru minutu falta ziren lehen laurdena bukatzeko eta ché taldeak berdinketa desegin zuen Abdelkaderren hiruko batekin. Romerok bost puntu jarraian lortu zituen etxekoentzat eta Jumpek, bi puntu bisitarientzat, 18-10eko emaitzarekin itxi zuen lehen laurdena.
Bigarren laurdena etxekoen hiruko batekin hasi zuen. Awa Fam, aurkaririk gabe saskiratzen zuen eta markagailua 23-10era zihoan. Remenerovak, markagailua estreinatu du donostiarrentzat. Etxekoen jaurtiketa libre bat eta Fayeren uztai azpiko saskiratze bat izan ziren hurrengo oharrak. Eraunzetamurgilek birritan eta Alexander eta Atkinsonek etxekoentzat bolada txarrari buelta eman zioten arte. Atsedenaldira heltzeko lau minutu eta erdiren faltan, markagailuak 28-18 adierazten zuen. Robinson, bi bider saskiratzen ari zen. 28-22, hiru minutu jokatzeke. Bertakoen bankua hutsartea eskatu zuen. Larak, defentsa koral baten ostean, puntuak lortu zituen. Eraunzetamurgil, berriro taponatzen ari zen. Atkinsonek jaurtiketa libre bat egin zuen. Fayek bi jaurtiketa libreak gipuzkoarrentzat bihurtu zituen. Fayék, errebotearen ostean, puntu bakarrera jarri du IDK Euskotren, bigarren laurden horretatik berrogeita hamar segundora. Atsedenaldira 29-28ko markagailuarekin iritsi zen partida.

Robinsonek eta Alexanderrek euren taldeentzat egindako saskiratzeekin hasi zen partidaren bigarren zatia. Lara eta Ejim, aurretik jarri dira donostiarrak. Atkinsonen bi jaurtiketa librek, Robinsonen faltaren ostean, puntu bakarrera jarri dituzte valentziarrak. Fayek ere bi jaurtiketa libre sartu ditu gipuzkoarrentzat. Awa Fam, aldea txikitzen ari zen, baina Fayé ere gehitzen ari zen. Iagupovak aldea murriztu zuen. Laurden honen amaierara heltzeko sei minutu falta ziren eta markagailuak 37-39 adierazten zuen. Atkinsonek partida berdindu du. Remenerovak, distantzia ertainean, aurrea hartu die donostiarrei. Araujok, hiruko marratik, etxekoak aurreratzen zituen eta Abdelkaber-en beste hiruko batek, lau goian jartzen zituen etxekoak. Azu Muguruzak denbora eskatu zuen pistan. Beste baloi galtze bat erasoan, Valentziak aprobetxatu zuen abantaila handitzen jarraitzeko. Ariztimuñok huts egindako hiruko batek eta erasoko beste baloi galera batek 50-41ekoa ezarri zuten hirugarren laurdenaren amaierara heltzeko bi minuturen faltan. Buenavidak, bikoa eta Romerocek, bi gehi batekoa eginez, aldea handitu zuten markagailuan. Donostiako taldea partidatik kanpo zegoen. Jumpen saskiratze batek, hirugarren laurden honen amaieran, 55-43ko markagailuarekin utzi zuen markagailua.
Azken ekitaldia donostiarren saskiratzearekin hasi zuen. Bi eskuadrek jaurtiketan egindako akatsek, tanteatzailea ez mugitzea eragiten zuten. Awa Fam, jaurtiketa libreen saskiratzea egin zuen. Fayék ere, errebotearen ondoren, batuketa egiten zuen. Awa Fam markagailuko beste bi jaurtiketa libreek 59-47ko markagailua utzi zuten sei minuturekin partida bukatzeko. Berriro, Awa Fam, berriro apuntatzen zuen, hamalau gehiago jartzeko etxekoentzat. Donostiako aulkiak denbora eskatu du, baina taldeak ez du erreakzionatu. Partida 69-54ko emaitzarekin bukatu zen.