EU - ES

KOMUNIKATU OFIZIALA | IRIS JUNIO MBULITO

Iris Junio Mbulito eskolta kanariarra IDK Euskotreneko jokalari berria da. 1999ko martxoaren 26an jaioa (24 urte) Kanariar Uharteetako O.E. Bere ibilbidea, 2013tik 2018ra, bere lurraldeko taldean garatu zuen, Kanaria Handian, eta Espainiako emakumezkoen ligan debutatu zuen jokalari gazteena izan zen 14 urte eta 198 egunekin. Lehen denboraldian 17 partida jokatu zituen, batez beste 5 puntu, 2 errebote eta asistentzia 1 partidako.

2018an Ameriketako Estatu Batuetako Arizona State Universityn hasi zuen bere unibertsitate-aroa. Bere lehen urtean 33 partida jokatu zituen, batez beste 5 puntu, 2 errebote eta 2 asistentzia partidako.
Unibertsitate honetan hiru urte eman ondoren, 2022-2023 denboraldia Long Island Universityn osatu zuen, 9 partida, 7 puntu, 7 errebote eta 2 asistentziatan batez beste.
Internazionala izan da Espainiarekin beheko maila guztietan, europarrak eta mundialak lehiatuz.

más / gehiago