EU - ES

IDK EUSKOTREN – CASADEMONT ZARAGOZA (18:00)

IDK Euskotrenek Casademont Zaragozaren aurka jokatuko du bihar

Igandeko porrotaren ondoren, IDK Euskotren sentsazio onak berreskuratu nahi ditu larunbatean Gascan. Azu Muguruzarenak aste honetan entrenatu dute garaipenaren bidera itzultzeko eta igandean ikusi ahal izan ziren akats txiki horiek zuzentzeko.

Aurrez aurre Casademont Zaragoza egongo da. Zaragozakoak sailkapeneko hamabigarren postuan daude, 4 garaipenekin eta 7 porrotekin. Carlos Iglesiasen taldea, liga hasiera zaila izan zuten positiboen ondorioz baina sailkapenean gora egitea lortu dute. Partida gogorra izango da, eta Azurenak dena eman beharko dute, Cousseinsek aste honetan esan bezala “garaipena lortzeko bai edo bai”.

más / gehiago