EU - ES

Lara Gonzalezek denboraldi bat gehiago jarraituko du

Donostiako antolatzaileak IDK Gipuzkoan jarraituko du 2018/19 denboraldian

Atseden astean ere atseden gutxi dauka Lara Gonzalezek, izan ere, IDK Gipuzkoarekin kontratua luzatzea erabaki du, eta horrenbestez, 2018/19 denboraldian ere talde donostiarrean ariko da. Gainera, larunbateko partidan, donostiarrak DIA Ligan ehungarren partida jokatu zuen, eta berau ospatzeko modua, kontratua luzatuz izan da.

Larak azaroan bete zituen 23 urte (1994/11/1), eta 1,74 metroko garaiera dauka. Datorren denboraldian, IDK Gipuzkoarekin jokatzen duen seigarren denboraldia izango da, eta guztiak, DIA Ligan. Dudadrik gabe, donostiarraren parte-hartzea geroz eta garrantzitsuagoa da, eta taldean ere pisu gehiago hartzen ari da. “Taldean gustura nago, eta Azuk nigan jarri duen konfidantza ikusita, berarekin egin dudan lanaren ondorioa da”, onartu du donostiako antolatzaileak.

Larunbatean jokatu zuen ehungarren partida, eta pena dauka garaipen batekin ospatu ez izana. “Egia da, zapore gazi-gozoa izan nuela, garaipena lortzeko gogotsu ginen, baina ezinezkoa izan zen, baina bestalde, 100 partidatara iristea, datu oso garrantzitsua da”, baieztatu du Gonzalezek.

Donostiarrak beste denboraldi batez, bere hiriko taldearen elastikoa janzten jarraituko du, hazten ikusi dion talde hain zuzen ere. Hori ere garrantzitsua izan da kontratua berritzeko. “Garrantzitsua izan da, hiriko taldea dela, bertako jendearekin, eta bizitza guztiko taldean”.

100 PARTIDATARA HELTZEN DEN HIRUGARREN JOKALARIA
Lara Gonzalezek larunbatean DIA Ligako 100. partida jokatu zuen, guztiak IDK Gipuzkoarekin. Donostiako taldean, hirugarren jokalaria da zenbaki horretara heltzen dena, izan ere Onintza Aduriz eta Toch Sarrek lortu dute langa hori gainditzea. Halere, Larak IDK Gipuzkoarekin partida ofizial gehiago jokatu ditu, izan ere Erreginaren Kopan, aurreko asteko biak eta baita Donostian jokatutakoa, eta iragan sasoiko Super Kopa edota Play Offak besteak beste. Guztira, 106 partida jokatu ditu, baina zenbaki hau handitzen joango da, denboraldi honetako partidak eta datorren denboraldikoekin.

más / gehiago