EU - ES

PARTIDA AURREKOA | 20. JARDUNALDIA | IDK EUSKOTREN – REAL CLUB CELTA ZORKA

Atsedenaldia baino lehen irabaztea

Ostiral honetan, otsailaren 2an, 20:00etan, IDK Euskotrenek Celta Zorka Recalvi hartuko du.

Vigoko taldeak, denboraldi hasiera txarraren ostean, lehen zazpi partidak galdu zituen, berreskuratu egin da eta sailkapeneko hamahirugarren postuan dago sei garaipenekin eta jaitsiera postuetatik kanpo. Duela lau egun Vigoko Perfumerias Avenida mendean hartzeko gai izan zen. Aipatzekoak dira Nigeriako pibota, Musa eta Samson hegaleko frantziarra.

IDK Euskotrenek, Murtzian Hozono Global Jairisen aurka galdu ondoren, garaipena bilatu beharko du sailkapeneko gune nagusian jarraitu nahi badu. Taldea normaltasunez ari da entrenatzen, Tunstull izan ezik, baja izan baitzen Murtziako azken partidan eta zalantza da partida garrantzitsu honetarako.

más / gehiago