EU - ES

Vionise Pierre- Louis, IDK Gipuzkoaren barneko jokoarentzat indarra

Jokalari estatubatuarrarekin, talde donostiarrak 2018/19 denboraldiko barneko jokoa itxi du.

IDK Gipuzkoak datorren denboraldirako bere barneko jokoa itxi du Vionise Pierre-Louisen fitxaketarekin. Estatu Batuetako jokalariak NCAAn lau denboraldiko esperientzia dauka, eta hemen Azu Muguruzaren taldeko barneko erreferente izaten ahaleginduko da. Horrela, barneko jokoa itxita dago, eta taldea amaitutzat emateko, kanpoko jokalari bat faltako litzake.

Ibaeta Basketek 2018/19 denboraldian DIA Ligan lehiatzeko taldean lanean dihardu, eta azken fitxaketarekin barneko jokoa itxitzea lortu du. Vionise Pierre-Louis izango da, eta egun 22 urte ditu Haitin jaiotako jokalariak. Gaztea izan arren, lau urteko esperientzia dauka NCAA, Oklahoman hain zuzen ere.

Oklahoman izan den lau urteetan bere zenbakiak hobetuz joan da, eta azken bi urteetan, bere taldeko hasierako bostekoan izan da. Apurka-apurka zenbakiak hobetzen joan da, eta azken denboraldian, 15,9 puntu eta 8,7 errebote lortu ditu partidako, jokatutako 33 partidetan. En sus cuatro temporadas en Oklahoma, donde en las dos últimas temporadas ha sido una fija en el quinteto titular ha ido aumentando sus números. Zalantzarik gabe, bere 194 zentimetroek zeresan handia dutela bere jokoan, eta intentsitate horri esker, zelaietako bi aldeetan botere handia erakusten du.

Pierre- Louisekin, jada IDK Gipuzkoak bederatzi jokalari ditu datorren denboraldirako. Antolatzaile gisa ariko dira Iva Brkic eta Lara Gonzalez, kanpoko lerroan Iulene Olabarria, Sara Iparragirre eta Ellen Nystrom, eta barruko jokoan Lyndra Weaver, Maria Eraunzetamurgil, Toch Sarr eta Vionise. Horrenbestez, jokalari bat soilik faltako litzake taldea amaitzeko, eta berau, kanpoko lerroan izango litzake.

más / gehiago