EU - ES

IDK EUSKOTREN – KUTXABANK ARASKI (20:00)

IDK Euskotren Gascara itzuliko da asteazken honetan ,Kutxabanken Araskiren aurkako derbia jokatzeko

Larunbateko porrotaren ondoren, Azu Muguruzakoek garaipenaren bideari heldu nahi diote zaleen aurrean. Entrenatzailea zer hobetu behar den zera zioen: “galerak behin eta berriz gertatzen dira, eta oso kontziente izan behar dugu. Gehiago landu behar da, eta kontzienteago izan behar da”. Partidatik zera espero du: “barruko eta kanpoko konexioa arinagoa izatea, ez izatea soilik jokoaren alderdi baten mende egon behar, ez izatea partidan deskonexiorik, kontzentratuta egotea eta defentsan hobetzen jarraitzea”.

Aurrean Kutxabank Araski egongo da. Movistar Estudiantesen aurka galdu ondoren iristen dira. Aurredenboraldiko partidak bihar Gascan ikus daitekeenaren adibide gisa erabil daitezkeen galdetuta hauxe zioen Azuk, “aurredenboraldian ez duzu ligan bezala jokatzen, gauza desberdinak lantzen dituzu. Araskirekin ditugun derbiak beldurgarriak dira beti, eta beste bat gehiago izatea espero dut”.

más / gehiago