EU - ES

Lehiaketarako itzuleran, garaipen estua lortu du IDK Gipuzkoak (66-63)

IDK Gipuzkoak Movistar Estudiantes 66-63ko emaitzarekin menderatu du DIA Ligako 19. jardunaldian

IDK Gipuzkoa DIA Ligara itzuli da bi astez lehiatu gabe egon eta gero, eta garaipen estuarekin egin du. Movistar Estudiantes azken sailkatua menderatzea lortu dute, nahiz eta hasiera bikaina izan. Madrildarren kanpoko portzentaiak erabakiorrak izan dira, eta horrekin aldeak murriztea lortu dute. Talde lana izan da gakoetako bat, baina batez ere Jillian Alleyne, 30 puntuko balorazioa lortu duelarik.

Partida hasiera ona izan da IDK Gipuzkoarentzat, izan ere barneko jokoko nagusitasuna baliatu dute markagailuan aurrea hartzeko. Horrela, Azu Muguruzaren neskak 11-4 aurreratu dira lehen minutuetan, Jillian Alleyneren saskiratze eta erreboteei esker. Alberto Ortegoren neskek ez dute amore eman, eta Nina Bogicevicen saskiratzeei esker aldeak murrizta lortu dute. 0-10eko partziala lortu dute, eta Selbyk azken segundoan sartutako hirukoarekin markagailuan 16-17 aurreratu dira lehen laurden amaieran.

Bigarren laurden hasieran, madrildarrek euren portzentai onekin jarraitu dute, hiruko marratik, eta horrela markagailuan aurretik mantendu dira, nahiz eta donostiarrek birritan berdindu. Azken minutuetan, ordea, donostiarrek defentsako intentsitatea igo, eta madrildarren akatsak lortu dituzte, eta hori baliatu dute markagailuan zazpi puntuko abantaila lortzeko, eta atsedenaldira 35-28ko emaitzarekin heltzeko.

Hirugarren laurdenean, taldeak ongi ekin dio, izan ere Weaver eta Nystromen gidaritzapean abantaila hamahiru puntutaraino igo dute. Gainera, Mariana Gonzalezek ere bosgarren falta egin du, eta taldearen une onenak ziren. Halere, Paula Ginzok bere taldea bizkar gainean hartu, eta aldeak murrizten joan da, azken segundoan Selbyren beste hiruko batekin, oraingoa zelai erditik, aldea bost puntutan utziz (55-50).

Azken laurdenaren hasieran, madrildarrek partida 57na berdintzea lortu dute Irene San Romanen saskiratzeari esker. Azu Muguruzaren neskak ez dira urduri jarri, eta Alleyne eta Onintza Adurizen gidartzapean, berriz ere markagailuan aurrea hartzea lortu dute. Halere, Bogicevicen saskiratzeekin ezin markagailuan ihes egin, baina bai aurretik izan direla. Horrela, azken minutuetara hiru puntuko abantailarekin heldu dira, eta haiek azken erasoan partida berdintzeko aukera izan badute ere, Weaverrek Selbyri jarritako txapela erabakiorra izan da garaipena Donostian geratzeko.

Taldeak lan bikaina egin arren, jokalari bat goraipatu beharra dago, Jillian Alleyne. Izan ere, amerikarra taldeko bigarren saskiratzailerik onena izan da 14 punturekin (onena Lyndra Weaver 16 punturekin), baina barneko jokalariak 20 errebote hartu ditu, 16 defentsan eta 4 erasoan. Jaurtiketa libreak izan dira gaurkoan bere ahulezi nagusiena, izan ere 2 saskiratu ditu jaurtitako 8etatik. Halere, 30 puntuko balorazioa lortu du jokalari amerikarrak.

BI PARTIDAKO ASTEA
DIA Ligak ez du atsedenik, eta FIBAko lehiaketengatik atseden hartu ondoren, aste honetan bi partida jokatuko dira. Lehena asteazkenean izango da, eta IDK Gipuzkoak Spar Citylift Gironaren etxean jokatuko du 20:00etatik aurrera. Bigarrena, aldiz, igandean bertan izango da, berriz ere 12:15etan Star Center Uni Ferrolen aurka.

PARTIDAKO FITXA

IDK GIPUZKOA 66 (16-19-20-11)
Brkic (5), Nystrom (7), Aduriz (11), Alleyne (14) eta Weaver (16) – Hasierako bostekoa – Iparragirre (0), Erauncetamurgil (-), Sarr (6), Esnal (.), Gonzalez (2) eta Lucas (5).

MOVISTAR ESTUDIANTES 63 (17-11-22-13)
Selby (13), Menendez (2), Bogicevic (21), Ginzo (12 eta Gonzalez (0) – Hasierako bostekoa – Prats (-), Quirante (0), Rodriguez (4), San Roman (5), Soler (6) eta Velasco (0).

EPAILEAK
Juan Francisco Gonzalez Cuervo  eta Iyan González Galvez. Faltengatik Mariana Gonzalez kanpotarra egotzi dute partidaren 23. minutuan.

más / gehiago