EU - ES

PARTIDA AURREKOA | 21. JARDUNALDIA | IDK EUSKOTREN – VALENCIA BASKET

Entsegu orokorra

 

Datorren larunbatean, otsailak 17, arratsaldeko 18:00etan bueltatzen da LF Endesa Gascara. Selekzioeen konpromisoak eragindako etenaldiaren ondoren, IDK Euskotrenek Endesa Ligako liderra hartuko du, Valencia B.C.

Talde valentziarra ligako nagusia da 17 garaipenekin eta 3 porrotekin. Azken jardunaldian Casademont Zaragoza bigarren sailkatuari irabazi zion. Ruben Burgosek zuzentzen duen taldea beldurgarria da eta nazioarteko jokalariz beteta dago. Azpimarratzekoak dira Alba Torrens balear hegalekoa eta Gulich pibot alemaniarra. Fingall estatubatuarra da bere erreboteatzaile nagusia. Queralt Casas, Raquel Carrera, Leticia Romero eta Cristina Ouviña internazionalek luxuzko taldea osatzen dute.

IDK Euskotren seigarren postuan dago, Lointek Gernika bosgarren sailkatuarekin 12 garaipenekin berdinduta. Talde donostiarra konfiantzaz gainezka iritsiko da norgehiagoka honetara, aurreko jardunaldian Celta Zorka Recalvi mendean hartu ondoren. Partida horretan defentsa sendoa izan zen eta erasoa zehatza.

Goi mailako partida honetan zaleen babesa oso lagungarria izango da kanpaina bikaina egiten ari den talde gipuzkoarra garaipenera eramateko.

más / gehiago