EU - ES

SPAR GRAN CANARIA IDK EUSKOTREN (12:00)

Osteguneko garaipena dastatzeko astirik gabe, IDK Euskotren uharteetara joango da igande honetan SPAR Gran Canariari aurre egiteko.

Aste honetan, Azu Muguruzaren taldeak etxetik urrun jokatuko du. Gipuzkoarrak entrenamendu gutxirekin iristen dira partidara, ostegun arratsaldean jokatutako partidagatik, baina garaipen-bolada on batekin. Garaipen-bolada on horrek zerikusia du Azuk zioenarekin: “Aurten irabazi dugun gauzetako bat da taldea inoiz ez duela partida galdurik ematen, taldeak sinesten jarraitzen duela eta borrokan jarraitzen duela”.

Aurrean Spar Granc Canaria egongo da. Sailkapeneko hamahirugarren postuan daude, 2 garaipen eta 9 porrotekin. Ligaren hasiera zail baten ondoren, Kanariar Uhartekoak handituz joan dira pixkanaka, eta Donostiarrei ez diete partida sinple bat planteatuko.

más / gehiago