EU - ES

Tag: Derrota

IDK Gipuzkoak ezin izan du Lointek Gernika Bizkaiaren portzentaiekin

IDK Gipuzkoak ezin izan du Lointek Gernika Bizkaiaren portzentaiekin

Azu Muguruzaren taldeak Euskal Kopako finalerdietan XX-XXeko emaitzarekin galdu du bizkaitarren aurka

Durangoko Landako Kiroldegian jokatzen da emakumezkoen Euskal Kopa asteburuan. IDK Gipuzkoak bigarren finalerdian jokatu du Lointek Gernika Bizkaiaren aurka. Gaurko porrotaren ondoren, Azu Mugurzaren taldeak bihar hirugarren eta laugarren postuarengatik jokatuko du, gipuzkoarren arteko derbia izango da, lehen finalerdian Añares Rioja ISBk ezin izan baitu RPK Araski menderatu.

IDK Gipuzkoak ongi ekin dio partidari, eta Lyndra Weaverren saskiratzeei esker, partidan sartuta izan da taldea. Amerikarrak bost puntu saskiratu ditu lehen lau minutuetan.  Kanpoko jaurtiketetan ordea ez da fin aritu taldea, bai aldiz talde bizkaitarra, eta taldean egindako aldaketekin, Mario Lopezen taldeak bost puntuko abantaila erdietsi du markagailuan. Azken minutuetan taldeak ez du amore eman, eta Lara Gonzalezek saskiratutako lau puntuei esker, eta Ellen Nystromen biei esker, IDK Gipuzkoak markagailuan aurretik amaitu du lehen laurdena (11-13).

Bigarren laurdenean, bizkaitarrek eroso ekin diote zelaian. Lehen minutu berdintsu batzuen ondoren, taldeak 10-0eko partziala jaso du, eta horri esker markagailuan tartea handitu dute bizkaitarrek. Lararen barneraketa bati esker eten du bolada txarra taldeak, baina azkenean Weaverren lau punturi esker, atsedenaldira hiru puntuz behetik heltzea lortu du Azuren taldeak (26-23).

Bigarren laurden hasieran, gernikarrek fin jarraitu dute saskira begira, eta defentsan ezinezkoa izan da portzentai horiek murriztea. Gainera, bizkaitarrek zonakako defentsa ezarri dute, eta taldeari zailtasunak eman dizkio barneko jokoarekin jokatzen jarraitzeko. Izan ere, bi estatubatuarrak izan dira jokoan taldearen pisua eraman dutena, eta hau ekidin nahi izan du Lopezen defentsak. Horrela, azken laurdena hasi aurretik, hamalau puntuko abantaila zuten bizkaitarrek (52-38).

Azken laurdena ongi hasi bada ere, Maria Erauncetamurgilen saskiratze batekin, Lopezen neskek erritmo altuarekin jarraitzen zuten, eta berehala partida apurtzea lortu dute. Baloia berreskuratu eta kontraerasoan irtetea, hori izan da bizkaitarren jokoaren gakoa lehen minutuetan partida erabat apurtzeko.

Bihar, IDK Gipuzkoak Euskal Koparen hirugarren eta laugarren postuarengatik lehian ariko da Añares Rioja ISBren aurka. Azpeitiarrek lehen finalerdian ezin izan dute RPK Araski menderatu, eta 82-71ko emaitzarekin galdu dute. Partida goizeko 09:45etan izango da Landako Kiroldegian (Durango), eta aldiz, finala 12:00etan, RPK Araski eta Lointek Gernika Bizkaiaren artean, ETB 1 bidez ikusi ahal izango dena.

Partidako fitxa

Lointek Gernika Bizkaia: 71 (11-15-26-19)
Ariztimuño (12), Vanderwal (8), Dietrick (4), Berezhysnka (20) eta Pascua (2) – Hasierako bostekoa- Diez (0), Alberdi (2), Molina (4) eta Gwathmey (19).

IDK Gipuzkoa:  48 (13-10- 15-10)
Brkic (2), Iparragirre (0), Aduriz (2), Weaver (16) eta Vionise (10) – Hasierako bostekoa – Erauncetamurgil (8), Gonzalez (8), Olabarria (0) eta Nystrom (2).

Epaileak:
Juan Carlos Garcia, Javi Bravo eta Aitor Gomez, ez dute jokalaririk egotzi.

Partidako estatistikak hurrengo estekean dituzue

Mann Filterrek irabazi du partida amaiera berdintsu batean (58-63)

Azu Muguruzaren neskek ezin izan dute bigarren zatian lehenengoan egindako la nona biribildu.

Mann Filterrek garaipena lortu du Josean Gaskan, DIA Ligako hamazazpigarren jardunaldian. Partida berdintsu batean, Victor Lapeñaren neskek ongi jokatu dute garaipne bat erdiesteko. Lehen zatian, Azu Muguruzaren taldeak 33-26 aurretik baziren ere, zaragozarrek markagailua irauli dute.

Partida ongi hasi da taldeearentzat, eta lehen minueutetan berdintasuna ego narren, taldeak 13-0eko partziala erdietsi du. Ellen Nystromen bi hirukorekin lortu dute Azu Mugurzaren neskek aldeak handitzea, eta horrela, hamar puntuko abantaila erdietsi dute (18-8). Zalantza gabe, defentsako lana izan da lehen laurdeneko onena, izan ere, horrekin erasoan egindako lanarekin batera, lehen laurdena 22-14 aurreratzea lortu dute.

Bigarren laurdenean, zaragozarrek aldeak murriztu nahi izan dute, eta 0-8ko partzialarekin, hein batean Shaunte Barbee eta Vega Gimenori esker,, baina Lyndra Weaver saiatu da aldeak ez murrizten, eta atsedenaldira 33-26ko emaitzarekin heldu dira.

Bigarren zatian partidaren intentsitatea jaitsi da, eta hor erosoago izan dira kanpotarrak, izan ere jada lehen minutuetan aldeak murriztea lortu dituzte, azken laurdenera puntu bateko desabantailarekin helduz (47-46). Jillian Alleyne barneko jokoan, eta Italee Lucas kanpotik izan dira kanpotarren erritmoa mantentzen zutena, baina Shaunte Barbee eta Tamara Abaldek abantaila murriztea lortu dute.

Azken laurdenean, Mann Filterrek sendo jarraitu du, eta horrela IDK Gipuzkoari eragotzi diote markagailuan aurretik jarraitzea. Weaver eta Toch Sarren lana ez da nahikoa izan, izan ere, Vega Gimeno eta Gaby Ocetek taldea ongi gidatu dute garaipenera, zaleen bultzada ezerezean utziz. Gimenok bost puntu sartu ditu une garrantzitsuenetan, hiruko bat barne, eta Ocetek aldiz, sei, horrela etxekoei garaipena lortzea eragotziz, 58-63ko emaitzarekin.

INFANTIL TALDEARI OMENALDIA
Hirugarren laurdena amaituta, IDK Gipuzkoako infantil mailako taldeak omenaldi berezi bat jaso du Josean Gaska Kiroldegian bildu diren zaleen eskutik. Izan ere, MiniKopako taldeak hirugarren postua erdietsi zuten Zaragozako Txapelketan. Taldea, entrenatzailea barne zelai erdira irten dira, eta partida amaieran berriz ere taldearekin argazkia atera dute.

Equipo junto a MiniCopa

PARTIDAKO FITXA

IDK GIPUZKOA: 58 (22-11-13-12)
Gonzalez (4), Nystrom (9), Aduriz (0), Weaver (16) eta Alleyne (5) – Hasierako bostekoa – Iparragirre (-), Erauncetamurgil (0), Sarr (12), Brkic (5) eta Lucas (7).

MANN FILTER: 63 (14-12-21-16)
Ocete (13), Ferrari (11), Abalde (8), Barbee (16) eta Pascua (16) – Hasierako bostekoa – Lahuerta (0), Esparcia (0), Gimeno (11) eta Hernandez (0).

EPAILEAK:
Carlos Gallego Rodriguez eta Jorge Caamaño Muñoz. Faltengatik kanporaturik gabe.

 

IDK Gipuzkoak ezin Perfumerias Avenidarekin, nahiz eta efortzu handia egin (58-48)

Talde donostiarra Erreginaren Kopatik kanpo gelditu da, finalerdietan faboritoaren aurka galdu eta gero.

IDK Gipuzkoak partida ezinhobea egin arren ezin izan du Erreginaren Koparako finalera sailkatu. Egungo txapelduna den Perfumerias Avenida gailendu da, eta lehen zatian nagusi izan da, hein batean izan duten nagusitasun fisikoari esker. Izan ere, Azu Muguruzaren neskek ezin izan dute aurreko eguneko esfortzua gainditu, eta defentsan ongi aritu arren erasoan ezin izan dute euren maila eman. Galdu arren, lehiaketa ezinhobea egin dute IDK Gipuzkoako neskek.

 

Lyndra Weaver ha estrenado el marcador en la primera posición del partido. La americana repetía la acción en el segundo ataque, saliendo muy bien en ataque. En defensa, el equipo ha sufrido más, y las dos faltas de Iva Brkic así lo demostraban. Aún así, conseguían castigar bien la defensa donostiarra, y creaban mucho peligro tras el rebote. Italee Lucas con ocho puntos (dos triples), y los siete de Weaver eran los puntos que conseguía el IDK Gipuzkoa en los primeros diez minutos de juego, ante los 19 del equipo rival.

En el inicio del segundo cuarto, Perfumerías Avenida, con un parcial de 10-2 ampliaba la diferencia. En ataque, el equipo acusaba la falta de frescura, haciendo que no consiguiese lanzamientos cómodos. En defensa, más de lo mismo, con las chicas de Ortega muy activas, se adelantaban y dominaban el rebote, consiguiendo segundas oportunidades. En el último minuto del cuarto, un parcial de 0-5, con triple de Sara Iparragirre y canasta de Onintza Aduriz, hacía que el equipo de Azu muguruza redujese la diferencia antes del descanso, llegando con doce puntos de desventaja al mismo (41-29).

En la reanudación, el partido ha bajado en cuanto a intensidad se refiere, y a los dos equipos les ha costado anotar. Las defensas han comenzado a anteponerse al juego ofensivo, y así las de Azu han podido reducir las diferencias hasta los nueve puntos. Las de Ortega sólo han anotado cinco puntos en todo el cuarto, mientras que las de Azu anotaban ocho puntos, dejando el marcador en el 46-37 antes del último cuarto.

En el último cuarto, el partido ha seguido por el mismo camino que en el tercer cuarto, obligando al equipo a exprimir hasta el final. Y lo han hecho. El cansancio del partido del día de ayer también se notaba en el equipo. A pesar de ello, ha seguido rozando la perfección en tareas defensivas, costándole más en ataque. Aún así, ha sabido mantenerse dentro del partido, manteniendo las diferencias en los diez puntos finales.

Al equipo durante la primera parte le ha faltado frescura y un poco más de calma, para poder superar adversidades. Aún así, ha dado todo lo que tenía, para poder intentar remontar, cosa que al final ha sido imposible ante el partido y profundidad de banquillo del equipo salmantino. Enhorabuena al equipo por el gran esfuerzo realizado, y sobre todo a la afición, que nunca ha parado de animar. Al acabar el partido, el equipo y la afición han celebrado esta gran Copa de la Reina de la plantilla.

GAUR MINIKOPAKO 3º ETA 4º POSTUA

Gaur intentsitate handiko goiza izan du IDK Gipuzkoak, izan ere 9.30etan infantil mailako taldeak MiniKopako finalerdia jokatu du Snatt´s Feminí Sant Adriáren aurka. Alberto Ausinek ezin izan dute emakumezkoen saskibaloiko harrobirik onenetarikoa duen taldearen aurka, eta amore eman ez duten arren, ezinezkoa izan da partidaren garaipenarengatik lehiatzea. Hirugarren eta laugarren postuko lehia jokatuko dute gaur, 20.00etan Gironaren aurka.

 

PARTIDAKO FITXA

PERFUMERÍAS AVENIDA: 58 (19+22+5+12)
Dominguez (6), Mestdagh (5), Elonou (18), Gil (2) eta Nicholls (4) – Hasierako bostekoa – Robinson (4), Asurmendi (5), De Souza (8), Givens (6), Moss (-).

IDK GIPUZKOA: 48 (15+14+8+11)            
Brkic (7), Lucas (10), Aduriz (4), Weaver (10) eta Alleyne (0) – Hasierako bostekoa – Iparragirre (3), Erauncetamurguil (0), Sarr (10), Gonzalez (2), Nystrom (2).

EPAILEAK:

German Morales, Guillermo Rios eta Eva Areste. Faltengatik kanporatuak, Lara Gonzalez (36. min) eta Laura Nicholls (39. min)